1276
Enrike I.a nafar erregea hil zelarik, haien alaba Jone
oraindik hiru urteko haurra zenez, gaztelarrek egoera baliatu nahi izan zuten,
Nafarroa militarki konkistatzekotz. Areago, Iruñean apezpikua zen Armingot
gaztelar gaiztoak nabarmen lagundu zien. Berak menperatzen zuen Nabarreria
aldea jaun done Nikolas eta jaun done Saturdi burgoen aurka oldarrarazi zuen,
gaztelar armadak Lizarrerrian triskantza handiak egin eta Iruñerantz hurbiltzen
zen bitartean. Nafar armada, baina, lehenago heldu zen, eta frantses armadaren
laguntzaz Erreniegan gaztelarrak garaitu zituzten, ondorioz Nabarreria ere eraso
eta tikitzekotz. Horri esker nafar erresumak independentziari eutsi ahal izan
zion.
Al morir el rey de Navarra Enrique I, como su hija Juana sólo
era una niña de tres años, los castellanos quisieron aprovechar la situación
para conquistar militarmente Navarra. Además, el malvado castellano Armingot,
obispo en Pamplona, les ayudó mucho. Él, que dominaba Navarrería, la enfrentó
contra los burgos de San Nicolás y San Saturnino, mientras el ejército
castellano causaba grandes daños en Tierra Estella y se acercaba a Pamplona.
Pero el ejército navarro llegó antes, y con la ayuda del ejército francés
derrotó a los castellanos en Erreniega (El Perdón), atacando y destruyendo en
consecuencia también Navarrería. Gracias a ello el reino de Navarra pudo
mantener su independencia.
Kondairak dio, urtero, XIII. mendetik, azti diren hiru atso gure hiria den
Iruña inguratzen duten mendietatik jaisten dira, urteetan zehar ahaztutako
istorioa kontatzera.
Urtero, ihauterietan, gure lagunak Nikolasa, Nabarriria eta Jonesaturdi
sutondoan elkartzen dira, eta gogora ekartzen dituzte beldurrez eta minez
bizitako beraien arteko guda eta liskar urteak. Bere panpintxoa josten duten
bitartean, horrela dioen istorioa kontatzen dute:
Orain dela urte asko, gure hiria gaur ezagutzen dugun bezala izan aurretik,
Iruñan hiru auzo txiki eta indartsu zeuden, Nabarreria, Done Saturdi eta Done
Nikolas izenekoak.
Horietan, elkar maitatu eta errespetatzen ziren gizon-emakume eta haurrak
bizi ziren, baina batzuetan beraien arteko liskarrak gertatzen ziren, beren
Jaunen potere handitze nahia zela eta.
Hauetako auzo batean, Done Nikolasen, Jone printzesa bizi zen. Jone oso
neskato azkarra eta alaia zen, beti bere trapuz eginiko panpintxoa zeraman,
hori dela eta Mari Trapu deitzen zuten. Bere gurasoek, Nafarroako erregeek, bi
opari egin zioten hil aurretik; beti babestuko zuen panpintxoa eta eramaileari
askatasunaren dohaina emango zion eraztun magikoa. Horregatik Maritrapuk bere
behatzean eraztuna jarri zuen momentutik, bere herria bakean eta askatasunean
bizi izan zen, hau da, bere
hizkuntzan aritzen ziren, bere kantak abesten zituzten eta beren dantzak
dantzatzen zituzten ere.
Nabarreriako gotzainak, eraztunaren dohaina aski ezagutzen zuen, eta berea
egin nahi zuen suntsitzeko, horrekin hiri osoko Jauntxorik boteretsuena
bihurtuko zelarik. Eraztunaren jabe izatearen nahia horren handia zen ezen
egunero, bere belea “Almingot” bidaltzen zuen bila. Almingotek Done Nikolas
auzoan zehar egiten zuen hegan, eraztuna neskatoari lapurtzeko grinaz.
Egun batean, Maritrapu bere panpinarekin jolasean ari zela, eraztuna bere
behatz txikitxotik erori eta momentu … danba! Almingotek bere moko artean hartu
zuen eraztuna eta hegaka bere Jauntxoaren gazteluraino eraman zuen. Tupustean, bele oste batek hegaka agertu eta
hiriko zerua belztu zuen, biztanleria erabateko ilunpean utziz.
Maritrapu, triste eta amorraturik, bere maisua zen Basajauni laguntza
eskatzera joan zen, presaka. Basajaunek zirt edo zartez Zakudinda mozorroa
jantzi eta 3 egun eta 3 gauetan zehar, herri, ibai, eta mendiak gurutzatu
zituen, frankoen herrialdera iritsi arte, Pirinioen beste aldean bizi ziren
bere anai-arreba euskaldunak. Basajaunek bere lagunei gertatutakoa kontatu
zienean, hauek, beti bete-betean asmatuko zuen suzko gezi bat eta arkua oparitu
zioten, eta eraztuna berreskuratzen lagunduko zuten otso talde bat eskeini
zioten.
Basajaun Nabarreriara bueltatu zen eta otsoen laguntzaz ustekabean gotzaina
jauntxoa eta bere beleak erasotu zituzten. Beleak eta otsoak indarrez
borrokatzen zuten bitartean, Almingot eraztunarekin hegaka ihes egin zuen.
Basajaun hura ikusi zuenean Maritrapuri arkua eta suzko gezia eman eta
neskatoak belearen bihotza destatuz tiro egin zuen. Gezia Almingoten bihotza
zeharkatu zuenean, honek bere mokotik eraztuna erortzen utzi zuen, gero sugar
artean hilez.
Maritrapuk eta Iruñako biztanleak eraztuna gogoz bilatu zuten, baina ez
zuten aurkitu, eta nahiz eta guda irabazi, ez zuten behin izandako askatasuna
berreskuratu.
Geroztik eta gaur egun arte, urtero ihauterietan, gure hiriko biztanleriak
gotzain gaiztoaren boterearen aurka irabazitako guda ospatzen dugu. Baita ere,
urtero, Maritrapuren eraztunaren bila ateratzen gara, askatasuna
berreskuratzearen zain.
Cuenta la leyenda como cada año desde el siglo XIII,
tres ancianas magas bajan de los montes que rodean nuestra vieja Iruña para
contar una historia por tiempos olvidada.
Cada año en carnaval nuestras amigas Nicolasa,
Navarriria y Jonesaturdi se reúnen al calor del fuego y recuerdan que hubo un
tiempo en que se Vivian tiempos de guerra, peleaban entre ellas y vivían con
miedo y dolor en sus ojos. Mientras cosen su muñeca cuentan una historia que
dice así:
Hace mucho mucho tiempo, antes de que nuestra ciudad
fuese tal y como la conocemos, existían en Iruña tres pequeños pero poderosos
barrios, la Navarrería, San Saturnino y San Nicolás.
En ellos vivían hombres y mujeres, también niños y
niñas que se querían y se respetaban pero que en ocasiones también luchaban por
culpa de las ansias de poder de los señores que los gobernaban.
En uno de estos barrios, el barrio de San Nicolás
vivía la Princesa Juana. Juana era una niña muy lista y alegre que nunca se
separaba de su muñeca de trapo por eso todos la llamaban Mari Trapu. Y es que
los padres de Juana, los reyes de Navarra le hicieron a la niña dos regalos
antes de morir, una muñeca que siempre la protegería y un anillo mágico que
daría a quien lo portase en su dedo el don de la libertad. Por eso desde que
Maritrapu puso ese anillo en su dedo ella y su pueblo vivían en paz y libertad
ya que podían hablar en su idioma, cantar sus canciones y bailar sus danzas
favoritas siempre que querían.
El Obispo de la Navarrería sabía de la existencia de
este anillo y ansiaba con todas sus fuerzas apoderarse de él para destruirlo y
así convertirse en el dueño y señor de toda la ciudad. Tanto deseaba el anillo
que cada día enviaba a su cuervo y amigo “Armingot” a sobrevolar el barrio de
San Nicolás con la esperanza de poder arrebatárselo a la niña.
Un día mientras Maritrapu jugaba con su muñeca el
anillo resbaló de su pequeño dedo y en ese momento, Zas! Armingot lo agarró con
su pico y lo llevó volando hasta el castillo de su señor. De repente, un gran
ejército de cuervos invadió la ciudad sobrevolando el cielo y dejando a sus
habitantes en la más absoluta oscuridad.
Maritrapu desesperada y triste corrió a pedir ayuda
a su buen maestro Basajaun quien sin dudarlo se disfrazó de Zakudinda y
durante 3 días y 3 noches cruzó pueblos, ríos y montes hasta llegar al
territorio de los francos, sus hermanos/ as euskaldunes que vivían al otro lado
del Pirineo. Cuando Basajaun contó a sus amigos lo ocurrido éstos le
obsequiaron con un arco y una flecha de fuego que siempre daría en el blanco y
le ofrecieron también la protección de una manada de lobos que le ayudarían a
recuperar el anillo.
Basajaun regresó a la Navarrería acompañado de los
lobos y atacaron por sorpresa al señor obispo y sus cuervos. Mientras los
cuervos y los lobos se enfrentaban en una dura batalla, Armingot huyó volando
con el anillo en su pico, Basajaun al verlo entregó el arco y la flecha a
Maritrapu quien apuntó justo al corazón del cuervo y disparó. En el momento en
que la flecha atravesó su corazón, Armingot dejó caer de su pico el anillo y
después murió envuelto en llamas.
Por mucho que Maritrapu y los habitantes de Iruña
buscaron el anillo no lograron encontrarlo y aunque salieron victoriosos de
aquella batalla no consiguieron recuperar la libertad que un día tuvieron.